Eduki publikatzailea

1. ETAPA: Olarizu-Adana

1. ETAPA: Olarizu-Adana

Ibilbidearen deskribapena

Lautadako Itzulia ekialderantz hasiko da, Mendiolako herrigunerantz. Ondoren, Monasterioguren, Uribarri Nagusia eta Egileta herrietatik igaro eta Gaunara iritsiko gara. Han, Vasco-Navarro trenbidearen antzinako trazadurarekin bat egingo dugu. Uribarri-Jauregira iritsi baino lehen, Ibilbide Berdean bilakatutako antzinako trenaren bidea utziko dugu, eta Adanan etaparen amaierara iritsiko gara.

Olarizu-Adana
Olarizu-Adana
Olarizu-Adana
Olarizu-Adana
Olarizu-Adana
Olarizu-Adana

0. km - OLARIZUKO ETXALDEA

Etxaldetik abiatu eta hegoalderantz egingo dugu, Olarizuko muinoaren azpiko GR-rekin bat egin arte. Trazatura iritsitakoan, mendebaldera joko dugu, harik eta Mendiolako herri hurbilera heldu arte.

1,5. km - MENDIOLA

Herri txiki honetan, Vitoria-Gasteiztik datorren PR-A 20 Betoñu Haitzeko basabidearen markak ikusiko ditugu. Zenbait metrotan, horren ondoan egingo dugu aurrera, harik eta herriko irteeran bertatik urrundu arte. PRak hegoalderantz egiten duen arren, guk hego-mendebaldera joko dugu Monasteriogurenera iristeko.

3,3. km - MONASTERIOGUREN

Elizaren parera iritsitakoan, elizaren ezkerraldean hasten den mendi-bidea hartuko dugu hego-mendebalderantz. “La Dehesa” Erreka birritan gurutzatu ostean, Uribarrigutxiko baserrietara helduko gara, eta, handik gutxira, Pagolanerako saihesbidea utziko dugu alde batera, Uribarri Nagusira heldu baino lehen.

8. km - URIBARRI NAGUSIA

Herritik irten eta ipar-ekialdera egingo dugu, eta, ureztaketa-putzura heldu aurretik, Aberasturirako eratorbidea aurkituko dugu, baina ezkerretara utziko dugu. Gero, putzua inguratu eta ezkerretara joko dugu beheragoko beste ur-putzu batera jaisten den bidezidorrean zehar. Handik gutxira, zenbait metrotan GR 38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidearekin bat egingo dugu. Egiletara heldu baino lehen, ezkerretara utziko ditugu Trokoniz zein Ixonarako saihesbideak.

14,7. km - EGILETA

Herria gurutzatu ostean, Erentxunerako bidea zeharkatuko dugu zenbait metrotan, eta, gero, eskuinetara joko dugu. Ondoren, lur-zatikako mendi-bideak zeharkatuko ditugu, harik eta Vasco-Navarro antzinako trenbidearen trazatuarekin bat egin arte, Gaunarako saihesbidera iritsi baino lehentxeago. Gero, ibilbide berde horren trazatuari ekingo diogu, harik eta Adanarako saihesbide hurbilera iritsi arte.

22,8. km - ADANA

Herri txiki honetan, ostatuak eta garraio publikoa daude. Bertako eraikinen artean, Erdi Aroko dorre neoklasikodun eliza, zaharberritu berri duten irin-errota eta antzinako garbilekua nabarmentzen dira.

DATUAK 

Zailtasun ertain handia
Ibilbidea

datos recorrido - 22,8 km 

Malda

datos recorrido - 373 m

Iraupena

datos recorrido - 6 h. 15'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Durruma-Zalduondo

GR 25 3. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Adana-Durruma

GR 25 2. etapa

Ikusi gehiago