Ruta de los castillos - rutasverdes
Eduki publikatzailea

Zabalate eta Lanos gazteluen ibilbideak
Ibilbidearen deskribapena
Ibilbide zirkular honek Arabako gaztelu nabarmenetako bi erakutsiko dizkigu: Zabalate eta Lanos gazteluak. Erdi Aroan Zabalateko gaztelutik Nafarroako erresumak Ebro eta Jugalez ibaietako igarobidea kontrolatzen zuen Gaztelako Erresumaren aurrean. Ocion dagoen Lanos gaztelutik, berriz, Jugalez ibaiko igarobidea kontrolatzen zuten.




km 0. ZABALATE
Ibilbidea Zabalateko udalerrian hasten da. Bide zahar batetik izen bereko gaztelurantz igotzen da. Edertasun handiko ingurune natural honetan, haitzak gazteluaren eta hiribildu zaharraren babes-egituraren parte izan ziren. Gaztelutik behera GR 1ekin batera doa, Hoyo del Monte erreka-zulotik, Pampernudoseko harkaitzen eta Txulato mendiaren zaintzapean. Beste ibilbide estu eta erakargarri batek Jugalez ibaira hurbilduko gaitu, Lanoseko haitz handiaren gainean eraiki zuten izen bereko gaztelu ederraren oinean dagoena.
5,1 km. OCIO
Ozioko udalerria zeharkatu ostean asfaltozko bide batetik Lanos gaztelura igo gaitezke. Bide beretik jaitsi eta Berganzo aldera doan pistatik jarraituko dugu. Berganzon nabarmentzekoa da San Migel parrokian mantentzen diren Sarmientotarren dorretxearen aztarnak.
km 8,4. BERGANZO
Gure ibilbidea eta GR 1a banandu egingo dira. PRa, San Baules erreka-zulotik doan baso pista batetik La Rasa gainara igoko da. Bertan bi ibilbideak (PR eta GRa) bat egingo dute berriro. Etaparen amaierara hurbildu ahala Zabaleko igarobide interesgarria zeharkatuko dugu. Hemen, interes geologiko handiko kareharri bertikaleko plakak izango ditugu ikusgai. Hauek haitz gainean eregi zuten Zabalateko gazteluaren babes-egituraren parte izan ziren.
DATUAK
Ibilbidea
Malda
Iraupena
Beste ibilbide batzuk


