Eduki publikatzailea

4. ETAPA: Zalduondo-Barria

4. ETAPA: Zalduondo-Barria

Ibilbidearen deskribapena

Zalduondoko Erdi Aroko hiribildutik abiatuko gara. Araba eta Gipuzkoa lotzen zituen eta San Adriango tuneletik pasatzen zen antzinako bidearen itu garrantzitsua izan zen herri hori. Mendebalderantz abiatuko gara, gaur egun gazte aterpetxea den Barriako monasteriora heldu arte.

4. ETAPA: Zalduondo-Barria
4. ETAPA: Zalduondo-Barria

0. km.- ZALDUONDO

Etapa honi hasiera emateko, Donejakue bidean egingo dugu atzera. Gipuzkoatik dator bide hori, San Adriango tunela zeharkatu ondoren. Iparralderantz egin eta guruzpidea hartuko dugu, harik eta GR 25a aurkitu arte. Bertara iristean, ekialderantz egingo dugu Galarretarantz.

2,4. km.- GALARRETA

Ibilbideak ez du Galarretako erdialdea zeharkatuko, bertara heldu baino lehen eskuineko mendi-bidea hartuko dugulako. Laster, XVIII. mendean eraiki eta duela urte gutxi zaharberritutako Zubibarri zubira iritsiko gara. Zubiaren eskuinaldean dagoen metalezko atea zeharkatu eta bertako bidezidorra hartuko dugu, apurka-apurka Narbaizako mendilerroko gailur leunetara hurbiltzeko. Aurrera egin ahala, Arriolako eta Narbaizako herriguneak ikusiko ditugu ezkerretara; eta Aizkorri-Aratz mendilerroko ikusmira zoragarria, eskuinetara. Ondoren, Urkilla zein Elgeako mendilerro ere egongo dira ikusgai, eta haize-errotei esker jakingo dugu zein den azken hori.

9,2. km.- BUKARIOKO GAINA

Mendilerro txiki hau zeharkatu ondoren, Bukarioko gainetik jaitsi eta Beltrango errotarantz doan mendi-bidea utziko dugu, Barrundia ibaia zeharkatzeko. Ibai hori BGL gisa katalogatuta dago, bisoi europarraren bizilekua delako. Mendi-bideen bilbe horri esker, Baltiako baserrien paretik igaro ostean, Barriako monasterio zistertarrera helduko gara.

12,8. km.- BARRIA

Barriako Andre Mariaren elizak eta monasterioak osatutako multzoa XIII. mendean sortu zuten, baina ez dago eraikuntza horren aztarnarik eta zaharrenak XV. mendekoak dira. Monasterioa 1984an zaharberritu zuten, eta, gaur egun, aterpetxea da.

DATUAK

Zailtasun txikia
Ibilbidea

datos recorrido - 12,98 km 

Malda

datos recorrido - 195 m

Iraupena

datos recorrido - 3 h. 45'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Durruma-Zalduondo

GR 25 3. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Barria-Legutio

GR 25 5. etapa

Ikusi gehiago