Asfalto naturalen meatze paisaien ibilbidea - rutasverdes
Eduki publikatzailea

Asfalto naturalen meatze paisaien ibilbidea
Ibilbidearen deskribapena
MEATZE-PAISAIA
Asfaltoen ustiapenak bere arrastoa utzi zuen Arabako Mendialdean, eta asfaltoen ibilbideak aukera ematen digu jarduera hartatik geratzen diren aztarnak ezagutzeko eta paisaian duten eragina ulertzeko.
Hainbat konpainia aritu ziren asfalto naturala erauzten, eta Compañía de Asfaltos de Maeztu nabarmendu behar da haien artean. Konpainia hura 1892an hasi zen lanean, eta industria mota horren aitzindaria izan zen inguru horretan. Mantxibio (Korres) mendiaren hegaletan eraiki zuten haren lehen fabrika, San Ildefontso meategia ustiatu zen lekuan. Duela gutxi induskatu eta leheneratu da meategi horren ingurua. Fabrika haren ordez, beste bat egin zuten Ataurin, eta Lucia meategia (gaur egun bisitagarria), Teresa meategia eta Carmen meategia izan ziren bertako meategi nagusiak.
1899an Sociedad de Asfaltos Naturales Maestu-Leorza elkartea sortu zen. Santa Luzia haitzaren azpian daude elkarte horren fabrikaren eta Santa Eufemia meategiaren (Elortza) hondakinak.
1930ean, Kanpezuko Compañía de Asfaltos Naturales enpresa eratu zen, eta aire zabaleko meategiak zituen Durruma Kanpezun eta fabrika Antoñanan, gaur egun eraitsia.


DATUAK
Hasiera
Antoñana - Interpretazio zentroa
Amaiera
Antoñana - Interpretazio zentroa
Luzera

Malda

Iraupena


