CAB red de itinerarios

Ibilbide berdeen sarea

conocenos simple eu

Zeharkatu Araba Ibilbide Berdeen Sarean barrena eta izan haren biodibertsitatearen berri.

Arabako Ibilbide Berdeen Sarea natura ondarea, paisaia eta biodibertsitatea zaintzeko diseinatutako ekimena da. Arabako Foru Aldundiak, toki erakundeekin elkarlanean, hogei urte baino gehiago daramatza ingurumen proiektu hori garatzen.

 

Naturara hurbiltzen duen sarea.

Egun sare hori mendi ibilaldietarako eta bizikleta txangoetarako berreskuratutako eta gaitutako 978 kilometrok eratzen dute; etorkizunerako beste 189 kilometro proiektuan daude. Sare horrek zuzenean jartzen zaitu harremanetan Arabako natura eta landa ingurunearekin, eta paisaia aberastasunarekin eta natura eta kultura balioekin gozatzea ahalbidetzen du.

 

Arabako biodibertsitatean barrena eramaten zaituzten ibilbide berdeak.

Arabak biodibertsitate biologiko handia gordetzen du bere baitan. Horren ondorioz, gune babestu izendatu dira hainbat naturgune, inorengandik jaso dugun ondare aberats hori zaintzeko. Gure lurraldearen % 68 Natura 2000 Sarearen zati da, hala nola, natur parkeak, biotopo babestuak , Ramsar hezeguneak, paisaia bikain eta bitxiak eta Korridore Ekologikoen Sarea. Eta egiazko lurralde baliotsu hori oinarri, ibilbide sare bat ehundu da, Araba ipar-hego mendebalde-ekialde zeharkatzen duena, guri den bezalakoa erakusteko, gure gozamenerako eta ezagut dezagun.

 

 

Dokumentazioa

  • Liburuxka. 22 ibilbideak
  • Brochure. 22 tracks
  • Brochure. 22 Routen 
  • 1/2012 Foru Araua, urtarrilaren 23koa, Arabako Lurralde Historikoko ibilbide berdeei buruzkoa. [pdf](197Kb) >. 
  • 140/2012, FORU DEKRETUA, ekainaren 4koa, Diputatu Nagusiarena. Honen bidez, Arabako Ibilbide Berdeen Sarearen Kontseilua sortu eta horren antolaketa eta funtzionamendua onartzen dira. [pdf](48Kb) >
  • Diputatu nagusiaren 50/2016 Foru Dekretua , otsailaren 26koa, zeinaren bidez onartzen baita diputatu nagusiaren ekainaren 4ko 140/2012 Foru Dekretuaren, Arabako Ibilbide Berdeen Sarearen Kontseilua sortu eta horren antolaketa eta funtzionamendua onartzen dituenaren, 3.1. artikuluaren aldaketa
  • Diputatu nagusiaren 67/2016 Foru Dekretua, 2016ko martxoaren 15ekoa, onartzen duena diputatu nagusiaren ekainaren 4ko 140/2012 Foru Dekretuaren, Arabako Ibilbide Berdeen Sarearen Kontseilua sortu eta horren antolaketa eta funtzionamendua onartzen dituenaren, 3.1. artikulua aldatzea [pdf](141Kb) >
  • Zalantza edo iradokizunik izanez gero, kontsulta iezaguzu: