Eduki publikatzailea

Berantevilla

Berantevillako basabidea

Ibilbidearen deskribapena

Ihuda eta Zadorra ibaien ertzetik, abelbide zahar honek paseo erraza eskaintzen digu Euskadi eta Burgos arteko mugaraino.

Berantevillako basabidea
Berantevillako basabidea
Berantevillako basabidea
Berantevillako basabidea

INTERES HISTORIKO ARTISTIKOA

Berantevillako herrigunea bisitatzen baduzu, errepara iezaiezu bertako etxe armarridunei eta kale Nagusiko Igokundearen parrokiari. Eraikin horiei eta beste zenbaiti (ermitak, zubiak edo gurutze-tokiak) esker, Monumentu Multzotzat hartu dute herrigunea. Hiribildua zenean herria inguratzen zuen harresi zaharraren hondarrik jada ez badago ere, oraindik geratzen dira gotorlekuari edo dorre zaharrari dagozkion eraikuntzak.

Erdi Arotik, kulturari lotutako Europako eragin handieneko komunikazio-bideetako bat dugu Donejakue bidea. Berantevillako gunea zeharkatuz, Barrualdeko Bideko adarretako batetik doa, Santo Domingo de la Calzadara iristen dena, Kostaldeko Bidea Frantziako
Bidearekin elkartuz.

Berantevillatik Zambranaraino har dezakegu Donejakue bidea, edo aurkako noranzkoan, Armiñóneraino.

IHUDA ETA ZADORRA IBAIAK

Kontserbazio Bereziko Eremu gisa katalogatuta daude Ihuda eta Zadorra ibaien ibilguak, konektibitate ekologikoa ahalbidetzen baitute babestutako ekosistema guztien artean, uretako edo lehorreko faunako espezie ugariren joan-etorrietarako.
Amuarraina eta martin arrantzalea bizi dira ibai-ekosistema hauetan eta ibilgu eta erriberen kontserbazio-egoera onaren adierazle dira.
Ingurune hauskorrak dira, zeinetan bisoi europarrak eta igaraba eurasiarrak babeslekua aurkitu duten, bi espezieak Arriskuan dauden Espezien Euskal Katalogoan barne hartuta daudelarik.

LACORZANA URMAELA

Armiñóngo udalerrian dagoen izen bereko gunetik hurbil dagoen babestutako hezegune txikia da Lacorzanako urmaela. Berriki egindako leheneratze ekologiko baten ondoren zenbait anfibio-espezie finkatu dira, hala nola apo pikarta, apo ezproidun arrunta edo apo lasterkaria, eta zenbait hegazti ere hurbildu dira, hala nola zingira-mirotza, basahatea edo kopetazuri arrunta.


Hezegunea bisitatzea proposatzen dizugu Berantevillako Basabidea egin ondoren, 1,5 km-ko paseo baten bitartez. Urmaelera iristeko, Arce zubira iritsi baino lehen, eskuinetara hartu behar duzu Zadorra ibaiaren gaineko desbideratzea eta aurrez aurre jarraitu A-4157 bidearekin gurutzatu arte. Puntu horretan, bira egin eskuinetara eta jarraitu urmaelaren ingurunea mugatzen duen zurezko itxiturara iritsi arte, ezkerretara; zertxobait aurrerago, itxituraren ondotik jarraituz, urmaelera lurrezko pista batetik iristen den desbideratzea dago. Euri sasoia izaten da unerik egokiena urmaelean bizi diren askotariko espezieak ikusteko. 

DATUAK

Zailtasun txikia
Hasiera

Linares atsedengunea

Amaiera

Arce zubia

Luzera

recorrido - 4,1 km

Malda

recorrido - 0 m

Iraupena

recorrido  - 50'