Delika - rutasverdes
Eduki publikatzailea
Delikako ibilbide berdea
Ibilbidearen deskribapena
Bi eskualde biogeografikoren artean dago, atlantikoan eta mediterraneoan, eta harana
trantsizio-eremua da, non bi zonaldeetako flora- eta fauna-espezie bereizgarriak dauden.
Haranaren hegaletan, pagadiak eta erkameztiak dira nagusi eta harkaitzari lotutako flora barietate handia izateaz gain, harkaitzetako hegaztien aniztasun aberatsa ere badago.
Horregatik, ingurune hori naturagune babestu baten parte da, eta Natura 2000 Sarearen barruan Arkamo-Gibijo-Arrastaria (ES2110004) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) gisa katalogatuta dago.
Horrez gain, arroilaren erpinean, 200 m-tik gorako erorketa librean, Nerbioi ibaia ageri da, zeinaren ikusgarritasunagatik, Nerbioi ur-jauzia Interes Geologikoko Leku bezala katalogatua dago.
Delikako Bidezidor Berdea beraz txoko hauetara gerturatzeko proposamen eder eta lasai bat da, Nerbioiko Parke Linealaren parte den ibilbidea.
0 km.- Ibilbidea, Delika sarreran dagoen aparkalekuan hasi eta errepide nagusia
jarraituz herria zeharkatzen du.
0,8 km.- Trenbidearen azpitik igaro eta “El infierno”-ko jatetxera heltzeko sarrera ezkerretara dago. Hau ekidin eta aurrera jarraitu.
1,6 km.- Bi aukera daude: basoan barneratzea edo zubia gurutzatzea. Ibilbidea egiten
lehenengo aldia izanez gero, Zalborondo zubia gurutzatzea gomendatzen da, ibilbidean aurrera egin ahala arroilaren kareharrizko pareta ikusgarriak aurrean izateko.
2 km.- Eskumatara egiten duen bihurgunea jarraitu.
2,4 km.- Bidegurutze honetan ere, eskumako bidea aukeratu, arroilaren hondorantz doan bidetik.
3,3 km.- Aurrera jarraitu ordez, errekara jaitsi ibilbidearekin jarraitzeko. Beste bidea hartuz,
Nerbioi ur-jauziaren oinetara heldu daiteke.
3,4 km.- EURITE GARAIAN: EZ gurutzatu ibaia, itzuli etorri zaren lekutik.
4 km.- Eskumako bidezidorretik jarraitu eta errekastoa gurutzatu.
4,7 km.- Ezkerreko bidezidorra jarraitu bide nagusiaren ordez, Zalborondoko zubira heldu eta abiapuntura bide berdinetik itzultzeko.
DATUAK
Ibilbidea
- 6,3 km
Malda
- 165 m
Iraupena
- 1' 40"