Eduki publikatzailea

Gasteiz - Arlaban mendatea

Gasteiz - Arlaban mendatea

Ibilbidearen deskribapena

Etapa honek antzinako Vasco-Navarro trenbidearen ibilbidea gogora ekartzen digu, Vitoria-Gasteiztik iparralderantz abiatuta Bergararaino heltzen zena. Ibilbidea partzela artean doa maldan gora, egokitutako bide batetik, Araba eta Gipuzkoa arteko muga den Arlabango mendaterantz. Ibilbidean zehar trenbide honen geltoki zaharretara hurbilduko gara eta aniztasun eta edertasun handiko naturaguneak ezagutzeko aukera izango dugu. 

Zadorrako Bide Berdea  izenaz ere ezagutzen den etapa hau Gamarrako parketik abiatzen da, Eskalmendiko aparkalekuaren ondotik eta Vitoria-Gasteiztik datorren bidegorrietako bati jarraipena ematen dio.

Gasteiz - Arlaban mendatea

Km 0.- VITORIA-GASTEIZ

Puntu honetatik iparrerantz abiatu eta berehala Zadorra ibaiaren gainetik pasatuko gara. Arabako hiriburuko Eraztun Berdearen parte da Zadorra eta Batasuneko garrantzizko leku (BGL) gisa sailkatuta dago. Jarraian N-1aren azpitik pasatuko gara, ezkerrean Gamarra Gutxia utzi eta lurzati artean doan bide batetik Durana eta Retanako geltokietara iritsiz. Eskuma aldean Santa Engrazia ibaia babesten duen ibar basoa ikusi dezakegu, pixka bat aurrerago zeharkatuko duguna. Ibai hau Urrunagako urtegitik dator, Euskadiko hainbat herri urez hornitzen dituen eta erabilera publikorako hondartza artifizialak eskaintzen dizkigun urtegitik.

5,3. km

Santa Engracia ibaia bidelagun dugula aurrera egingo dugu, harik eta Urbinara heldu arte. Geltoki zaharrera heldu aurretik GR 38arekin bat egingo dugu, Legutioko geltokira heldu arte bidelagun izando duguna. Berriz ere autobidearen azpitik pasatu eta Landara hurbilduko gara, Uribarri-Ganboako urtegiko iparraldean kokatutako herrixkara, alegia. Landan atsedenleku handi bat dago, aisialdiaz gozatzeko lekurik aproposena.

12,4. km- LANDA.

Iparraldera begira, gure eskuin aldean Elgea Mendilerroa Ikusi dezakegu. Mendi honen magaletik dator GR 25a, Arabako Lautadaren Bira. Etapa bukatutzat emateko bidegurutzea zeharkatu eta eskuineko legar-pista hartuko dugu. Autopistaren parean doa oraingoan bidea, maldan gora, Arlabango mendaterantz

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Ibilbidea

recorrido - 13,7 km

Malda

duracion- 65 m

Iraupena

duracion  - 2h 45'

duracion -  1h 20'

IB. Vasco Navarro beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Vitoria-Gasteiz-Laminoriako tunela

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Laminoriako tunela-Acedo

Ikusi gehiago