Eduki publikatzailea

Langraiz Oka - Okina

Langraiz Oka - Okina

Ibilbidearen deskribapena

Gasteizko uhin-itxurako mendiak, Arabako hiriburuaren atze-oihala, zeharkatuko ditugu. Iparraldean dauden pagadiak eta erkametzak hegoaldeko artadietatik (Trebiñuko konderrian) bereizten dituen lerro hezea marraztuta, ezkutuan dagoen Okinako herrigunera jaitsiko gara, eta bertan amaituko dugu etapa.

0 km. LANGRAIZ OKA.

Langraizetik irtengo gara izen bereko hiribidea hartuta. Zadorra ibaiaren gaineko zubia igarota, Gasteizko mendietako hormetarantz hartuko dugu; horien artean aipatzekoak dira Busto (978 m) eta Peña Mayor (946 m).

Nanclares de la Oca - Okina
Nanclares de la Oca - Okina
Nanclares de la Oca - Okina

4,1. km. SUBILLANA-GASTEIZ.

Subillara iritsiko gara pista zabal eta zuzen batetik. Aipagarria da, bertan, Manilako eta Filipinetako gobernadore Simon de Anda y Salazarrek XVIII. mendearen erdialdera eraikiarazi zuen jauregitxo barrokoa. Done Jakueren bidea hartuta, Peña Mayor mendiaren hegaletik tontorrera doan bidezidor piko eta estuan barrena egingo dugu aurrera.

12,2. km. ZALDIARAN.

Peña Mayorretik eta Bustutik gailurra trantsizioko hostozabaleko zuhaiztietatik igarotzen duen bidezidor estuak Zaldiarango (978 m) errepikagailuraino eramango gaitu, Trebiñu Konderriaren goialdeetan. Bideak maldan behera egiten du gogor, A-3102 errepidea zeharkatzen duen mendi-lepoa itzuriz.

15,7. km. ARRIETA.

Gorabehera geografiko horretako bizkarretik (ipar-haizeen oztopo naturala) aurrera eginda, bideak iparrera dauden pagadiak eta erkameztiak hegoaldera dauden artadietatik bereizten dituen lerro hezea zizelkatzen du. Larreetan sartu eta irten, Arrieta gailurrera (1.001 m) iritsiko gara. Bertatik Trebiñu Konderria ikusiko dugu, baita Arabako Lautada amaiera gabea ere.

30,3. km. OKINA.

Palogan eta San Kristobal gainetatik beherantz hartuta, Ihuda ibaiaren goi-ibarrean dagoen Okinako herrigune tenplariora helduko gara. Bertako jarduera nagusia abeltzaintza da.

DATUAK

Zailtasun handia
Ibilbidea

datos recorrido  30,36 km 

Malda

datos recorrido 1647 m.

Iraupena

datos recorrido  10h 46'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Espejo - Langraiz Oka

GR 282 9 etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Okina - Antoñana

GR 282 11. etapa

Ikusi gehiago