Eduki publikatzailea

GR 99. Ebro ibaia

Ebroko bide naturala

Ibilbidearen deskribapena

930 kilometroko ibilbideak Iberiar penintsulako ibai luzeenetatik bigarrena bihurtzen du Ebro ibaia, Tajoren atzetik. Hala ere, barneko eta mendilerroek ondo zehaztutako haran zabal bat zeharkatzeak 85.000 kilometro koadroren bizkarrezur bihurtzen du, Iberiar penintsulako arro nahasi, zabal eta emaritsuena eratuz.

Mapa fisiko baten aurrean gaudela, nabarmendu egiten da Ebroko sakonuneak eratzen duen triangelua, penintsulako ipar-ekialdean. Mediterraneoko isurialdeko ibai handi bakarra da; izan ere, neurri bereko penintsulako gainerako arterietako –Tajo, Duero, Guadiana eta Guadalquivir– urak ozeanoan isurtzen dira.

Pirinioak iparraldean, mendebaldetik ekialderantz, Iberiar sistemak, eskuineko ibaiertzean, ipar-mendebaldetik hego-ekialderantz, Kantauriar mendikateak, ipar-mendebaldeko angeluak eta Kataluniako itsasertzeko mendikateak, ekialdean eta itsasoari paralelo, mugatzen dute triangelu hori. Mendi iketsuak dira, uren isurialdeak 2.000 metrotik gora bereizten dituztenak.

Ebroren paisaia eta ingurumen garrantziaren adinakoa da ibaiak aspaldidanik duen garrantzi antropologikoa. Bide natural horrek mundu biak uztartzen ditu, bai naturala bai kulturala, ibaia eta haren biotopoak zein giza eskarmentua, bidea urratu eta erabili zuena.

Ibilbide luze horrek, albo adarrak barne, guztira, 1.280 kilometro ditu. Horietako 118,5 kilometrok Arabako lurrak zeharkatzen dituzte, zortzi egun osotan edo zatitan egin daitezkeenak. Gehienak Arabako mugan daude, auzo Burgos eta Errioxatik hurbil.

DATUAK

Honako lotune honetan daukazu GR99a, egunez egun:

 

Kontsultatu