Eduki publikatzailea

Paseos en bicicleta

Bizikleta txangoak Arabako Ibilbide Berdeen Sarean

Arabako Foru Aldundiak, la Caixako Gizarte Ekintzaren lankidetzarekin batera, Arabako Ibilbide Berdeen Sarean bizikleta txangoak egiteko gida berria argitaratu du. Bertan 15 ibilbide onenak proposatzen dira, lurraldea ezagutu nahi duten txirrindularientzat.

Arabako lurraldean natura oso oparoa da. Arabako lurren ehuneko hogeita zazpi inguru Europako Natura 2000 Sare Ekologikoan sartuta dago, eta lurraldearen ehuneko berrogeita hamarretik gora paisaia bereziak edo bikainak eta erregioko konexio biologikorako ezinbestekoak diren guneak dira.

Pasabide, gune eta paisaia natural bikainen sisteman ibilbide berdeen sarea ehundu da Arabako naturaren eta paisaien oparotasuna biltzeko asmoarekin. Sare honetako zidorretatik eta bideetatik ibiliz Arabako bazterrik ederrenak eta bertako naturaren bikaintasuna ezagutu ahal izango dituzu, eta Lurraldearen izaera, historia eta kultura ere bai.

Paseos Bici
Paseos Bici

Ibilbideek Arabako askotarikotasuna ezagutzeko aukera ematen dute. Haietan zehar patxadaz ibilita baso ospeletan barna galduko zara, urtegi eta urmaelen ertzetatik pasatuko zara, amildegietara hurbilduko zara, ilunabarrak gozatuko dituzu, eta arranoak, miruak eta lertxun gorriak ikusi ahal izango dituzu (eta zorte apur batekin baliteke bisoi europarren bat ere ikustea). Araban denetariko sentsazioak daude: haranak eta ordokiak, zuhaiztiak eta larreak, mendiak, ibaiak eta ur jauziak. Bakoitzak badauzka bere berezitasunak.

Gida honetan hamabost proposamen bildu ditugu, Arabako bazterrak eta balio kulturalak eta naturalak ezagutzeko aukera ematen duten hamabost ibilbide; Arabak berezkoa duen gizakiaren eta naturaren arteko uztartzea oinarritzat hartuta antolatu ditugu. Lasai gozatu beharreko hamabost ardatz. Zeuk ezarriko duzu erritmoa.

Arabak opari bat du zuretzat: bikaintasuna.

Paseos Bici