Eduki publikatzailea

Robles centenarios

Galarretako eta Zalduondoko ehunka urteko haritzak

Ibilbidearen deskribapena

Galarreta eta Zalduondo artean dauden haritz handi gehienak haritz kandugabeen (Quercus petraea) ale lepamotzak dira, hainbat eta hainbat urtez inausketak egin
izanaren ondorioz neurriz kanpo loditutako enborrekoak.
Ikatza lortzeko mozkintzen zituzten zuhaitzak, eta azienda bazkatzen zen adaburuen azpian. Horrenbestez, zuhaitzez hornitutako larregunea zen, hau da, abere- eta baso-jarduera uztartzen zituen gunea.

Robles centenarios
Robles centenarios
Robles centenarios
Robles centenarios

Bi ale berezi

Haritz kandugabeko ale guztien artean, bi nabarmentzen dira guztien gainetik.
“Mindutxako Haritza” (Donemiliaga), 8 metrotik gorako perimetroarekin, eta ale hibridoa den “Beorlatzako Haritza” (Zalduondo) 7,5 metrotik gorakoarekin.
Lehenengoari buruz, Euskadi osoko perimetro handieneko haritza izan daitekeela esaten dute. Bigarrenari buruz, zuhaitzaren enbor hutsaren barruan dozena bat lagunetik gora sartzen direla.

Zuhaitz zaharrak zainduz

Orain zuhaitzak ikatza lortzeko lantzen ez direnez, Arabako Foru Aldundia arduratzen da zuhaitz lepamotzen ale baliotsuenak zaintzeaz. Horretarako, zuhaitz zaharren kontserbazio-arloko espezialistek inausketa selektiboak eta bakantzeak egiten dituzte zuhaitzetan eta haien ingurunean, beste ale batzuen lehia murriztuz.
Gainera, zuhaitz horiek hiltzen direnean, ez dira basotik kentzen eta biodibertsitatearen gordailu izaten jarraitzen dute, organismo ugarirentzat baliagarria baita habitat edo elikagai gisa haien zura: onddoak, iratzeak, intsektuak, hegaztiak, anfibioak, narrastiak, ugaztun txikiak…

Sarbideak

Galarreta eta Zalduondo Arabako ekialdean kokatuta daude, Lautadako Kuadrillaren barruan, eta bertara heltzea oso erraza da A1 autobiatik. Aizkorri-Aratzeko Parke Naturaleko sarbide dira, bai eta bertako basoetan murgiltzeko hainbat ibilbideren abiapuntu ere.

DATUAK

Zailtasun txikia
Ibilbidea

recorrido  - 6,2 km

Malda

recorrido  - 250 m

Iraupena

recorrido  - 2h.

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Ehunka urteko haritzak eta Zadorrako iturriak

Ikusi gehiago