Eduki publikatzailea

Egilatzko trikuharriaren ibilbidea

Egilatzko trikuharriaren ibilbidea

Egilatzko trikuharriaren ibilbidea

(Araia eta Aguraingo industrialdeen ziklobidea)

 

AIZKOMENDIKO TRIKUHARRIA

Iberiar Penintsulan aurkitutako lehen trikuharria izan zen Aizkomendiko (edo Egilatzeko) trikuharria (1832).

1925ean induskatu zuen E. Egurenek eta 1965ean, berriz, J.M. Barandiaranek, eta zehaztu da bertan orain dela 5.000 urte inguru, Neolitoan, egin zutela lehen hileta-erabilera. Ondoren, Kalkolitoan, hilobi gisa erabili zuten berriro. Hezur ugari, kobrezko lantzak eta suharrizko gezi-muturrak aurkitu zituzten indusketa arkeologikoetan.

Urteetan zehar aldaketa ugari izan ditu. Hasieran ganbara, korridore estalia –gaur egun desagertua– eta tumulua zituen, baina tumuluaren zati bat baino ez da geratu. Harritzar horiek, kareharriak gehienak, Entzia mendilerrotik ekarri zituzten, eta goiko lauza, berriz, hareharrizkoa, Urkilla mendilerrokoa da.

Arabako Lurralde Historikoko beheko lurretako trikuharriak, horien artean Aizkomendiko hau eta Sorginetxekoa (Agurain), Kultura Ondasun gisa babestu ziren 2011n.

 

EL DOLMEN DE AIZKOMENDI

ARABAKO LAUTADA

Arabako Lautada bidegurutze garrantzitsua izan da duela mende batzuetatik hona, eta asmo desberdinak zituzten pertsonak ibiltzen ziren bide haietatik: merkataritza, erromesaldia eta abentura ere helburu, Gipuzkoa eta Araba lotzen dituzten bideetan.

Gaur egun, asko dira Arabako Ibilbide Berdeen Sarearen barnean Lautada zeharkatzen duten bidezidor seinaleztatuak, eta bertako galtzada, eliza, ermita, zubi edo iturriek ezkutatzen duten ondare kultural eta etnografi koa ezagutzera hurbilduko gaituzte. Inaziotar Bidea, Done Jakue Bidea, Posta Bidea edo baselizen ibilbidea dira horietako batzuk.

Gainera, GR 25-Arabako Lautadako bira bezalako ibilbideek mundu naturalean murgilduko gaituzte, bertako ibai, ur-jauzi, kobazulo eta basoetan barrena.

Oinez edo bizikletaz, aukera ugari eskainiko dizkizu Lautadak.

LA LLANADA ALAVESA

 

DATUAK

Zailtasun txikia
Hasiera

Araia

Amaiera

Agurain

Luzera

recorrido - 10,9 km

Malda

recorrido - 35 m

Iraupena

recorrido  - 2h 10'

 - 50'