Eduki publikatzailea

Zadorra

Ibilbidearen deskribapena

Zadorra ibaia Urkilla, Altzania, Entzia eta Iturrieta mendilerroetan jaiotzen da, Agurain inguruan, eta 77 km eta gero, Miranda de Ebron isurtzen ditu bere urak. Gasteiz inguratu eta Langraiz Okara bidean sortzen duen paisaia, ondare natural eta kulturalez betetako ibilbide eder eta lasaia da, gure gozamenerako leku paregabea.

Igaraba, bisoi europarra, martin arrantzalea, ur-zozoa edota amuarraina, haltza, sahatsa edota lizarraren babesean bizi dira, besteak beste. Habitat natural interesgarriak eta babestu beharreko hainbat animalia eta landare aurkitu daitezke ibaiertzeko baso hauetan eta horregatik, Zadorra ibaia, Natura 2000 sarearen barnean dago, Kontserbazio Bereziko Eremu gisa. 

Gizakiaren eta uraren arteko harremana ere nabarmena da ibilguan zehar, eta horren adibide dira ibaiaren ertzean dauden ur-errotak eta zubiak. 

DATUAK

Ibilbidea

recorrido  - 19,1 km

Malda

recorrido - 130 m

Iraupena

recorrido - 4h

recorrido - 1h 20'