Etapa 13: Salinas de Añana-Espejo EUS - rutasverdes
Eduki publikatzailea

Ibilbidearen deskribapena
Gesaltza Añanako Gatz Haranetik, GR1ek aurrera jarraitzen du Espejorantz, Omecillo haranean. Ibilbidearen erdialdean Tuesta izeneko herri txikia dago, baita XIII. mendeko eliza erromaniko-gotiko aparta ere.



0 km.- GESALTZA AÑANA
La Picota izeneko zonatik aterako gara, herriaren goiko aldean, asfaltatutako pista batetik. Menchon sakana zeharkatu eta eskuinean dagoen beste pista batetik jarraituko dugu. Gure etaparen ibilbide bihurgunetsuan zehar, zenbait gurutzagune eta landa eremu zabal horretan barrena zabaltzen diren hainbat lurzatietako pisten desbideratze alde batera utziko ditugu, ondoan dagoen Tuestara heldu arte.
4,80 km.- TUESTA
Errepidera aterako gara, elizaren azpian, eta Euskadiko Monumentu Nazionaltzat jo den bitxi erromaniko-gotiko hori ikusteko igoko gara. Herria eskuinean dagoen asfaltatutako pistatik atzean utziko dugu, soroen artean, leunki Espejorantz jaitsiz.
DATUAK
Ibilbidea
Malda
Iraupena
Beste ibilbide batzuk



