Mendixur eu - rutasverdes
Eduki publikatzailea
Mendixurko Parke Ornitologikoaren zidorren sarea
Ibilbidearen deskribapena
Uribarri Ganboa urtegiko adarrak RAMSAR Hitzarmenak zehaztutako Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneen Zerrenda eta Natura 2000 sarearen barruan daude.
Mendixurko Ornitologia Parkea babesgune honetan dago kokatuta eta hezegunean bizi diren espezie ugariak behatzeko aukera eskaintzen digu urte osoan zehar.
Parkeko behatokietara hurbiltzeko bi ibilbide daude: Biributxi Bidea, Urpekariak eta Kaskabeltzak behatokietarako sarbidea dena, eta Errekabarri Bidea, atari zabaleko behatokira hurbiltzen dena, lehengo Trogloditak behatokira, alegia. Ekipamendu hauek urtegiko ertzetatik paseatzeko aukera ematen digute, hezegunean bizi diren landareez eta hegaztiez gozatzen dugun bitartean.
Datuak
Ibilbidea
Biributxi bidetik 1000 metro baino apur bat gutxiagoko ibilbidea egin daiteke uraren ertzean kokatutako Hegazti Urpekarien behatokira iritsi arte.
Errekabarri bideak 600 metro inguru ditu. Eskuineko bidea Kaskabeltzak behatokiraino iristen da, eta ezkerreko bidea Trogloditak behatokian amaitzen da.