GR 284 Sopenako bidea - rutasverdes
Cab gr284 eu
GR 284 - Sopeñako errege bidea
sopeña intro eu
Sopeñako Errege Bideak, GR 284 ibilbideak, Burgosko Mena haranaren eta Urduñako hiriaren artean ibiltzen ziren merkatari eta salerosleek erabiltzen zuten bidearen historiara hurbiltzen gaitu, gorabehera handirik gabe.
Urduñako aduanan hasi eta Gorobel mendilerrorantz igotzen da Txarlazorako bidetik, eta Lendoñogoitirantz jarraitzen du; ondoren, Añeserantz egiten du, mendilerroaren hegal erditik igaroz. Udalerri horretatik Artziniega Erdi Aroko hiribildurantz abiatzen da, eta San Migel ibaiaren harana eta Soxo eta Soxoguti udalerriak gurutzatzen ditu.
Amurrion jaiotzen da Izoriarantz abiatzen den adarra, eta handik Kexaa monumentalerantz egiten du. Hortik Menoiora eramango duen bidea bilatzen du, Oletar deritzon ingururaino, Anguloko bide ezagunetik igaroz.
GR 284.1 adarrak Gorobel mendilerroko gailurretara eramango gaitu. Oletar ingurutik, bideak Aroko mendate historikoa bilatzen du, eta ikuspegi paregabeak eskaintzen dituen paisaia karstikoa igarotzen du. Gure galtzada, mendilerroko hainbat gailur gainditu ondoren, Goldetxoko bidearekin elkartzen da, Txarlazotik Urduñarantz jaisten denarekin; eta animalia nahiz gurdientzat bide hobea denez, Sopeñako bideko merkatariak eta salerosleak erakarri zituen.