Eduki publikatzailea

Bóveda - San Millán de San Zadornil

Bóveda - San Millán de San Zadornil

Ibilbidearen deskribapena

Valderejoko Parke Naturala zeharkatuko dugu, ia hutsik dagoen eta gainaldean amilburu harkaiztsu zuriak dituzten mendi-hegi aldapatsuz inguraturik dagoen haran zabal eta berdea.

Lalastratik aurrera eginda, bidea Puron ibaiaren haitzartean sartzen da. Aurrez aurre izango ditugu ur-jauzi ederrak eta bide-meharguneak, Obarenes mendien Parke Naturala iritsi aurretik, Burgosko lurretan.

0 km. BOVEDA.

Pilotalekuaren ondoan, herrigunetik aterako gara, eta pinudi pikoan sartzen den nekazaritza-pistan barrena, Sierra Atakara iritsiko gara, Recuenco (1.240 m) eta Arrayuelas (1.128 m) mendien tartean. Bertatik, Valderejo harana eta Gaubea ikusiko ditugu, alde banatan.

Boveda san millan
Boveda san millan

6,4. km. LALASTRA.

Herri txiki eta bakandu horretara heltzeko errepide bakarra dago. Herria guztiz egokituta dago. Parketxeaz gain, interpretazio- eta informazio-zentroak ere baditu.

10,3. km. RIBERA.

Purón ibaiaz gainaldean doan erriberako bide polita. Mendi-hegiak bertikalagoak bihurtzen diren tarte horretan dagoen herri hustu batera iritsiko gara; bidea harkaitz-horman sartzen da. San Esteban elizak eta horren Erdi Aroko margoek bista aberasten dute.

12. km. PURON IBAIAREN HAITZARTEA.

Arcenako mendilerroa osatzen duten kareharrizko, tuparrizko eta tobazko haitzarte zabal hori, urak landua, zeharkatuko dugu ur-jauzi eta meharguneen artean. Hortik Santa Anaren pean gora doan bidezidor pikoa hartuko dugu, Burgosko lurretan.

13,5. km. OBARENES MENDIAK.

Gaztelako konderri zaharra eraiki zen ibar eta mendi hurrenkera pribilegiatua zeharkatuko dugu, pinuz inguraturiko pista zabaletan barrena. Lurralde latz eta malkartsu horrek bere baitan hartzen ditu Villafría de San Zadornil edo San Zadornil Erdi Aroko herri txiki eta ezkutuak. Eliza erromaniko, errota, inguru eta abeletxe-multzoaren ondoren Obarenes mendiko parketxea dago; bertan San Millán de San Zadornilera iristeko aholkua jaso dezakegu.

DATUAK

Zailtasun handia
Ibilbidea

datos recorrido  -  23,85 km

Malda

datos recorrido  -  1295 m.

Iraupena

datos recorrido  - 8h 44'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Villalba de Losa - Bóveda

GR 282 6. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

San Millán de San Zadornil - Espejo

GR 282 8 etapa

Ikusi gehiago