PR-A 13 camino de las postas eu - rutasverdes
Eduki publikatzailea
Posten erregebidea
Ibilbidearen deskribapena
Posten erregebidea XV-XVII. mendeen bitartean mezulariek Frantziarantz abiatzeko erabiltzen zuten bidea da. Gure historiaren parte den bide zahar honek San Adrian eta Arabako hiriburua lotzen ditu eta, gaur egun, Donejakue bidearen hautabide bikaina da. Bideak iraganeko joan etorrien lekuko izan ziren hainbat elementu ezagutzeko aukera eskaintzen digu.
PR-A 13 ibilbide labur hau Mandobideko aparkalekuan hasten da. Hasieran Donejakue bidea eta GR 25a -Arabako Lautadako bira mendi magalean- bidelagun ditu, baina laster hauek albo batera utzi eta Lautada zeharkatzen duten bideetan zehar ibiliko da. Aniako Done Martie ermitarako bidean Galarreta, Luzuriaga, Heredia eta Audikanako herriguneak zeharkatuko ditu.
Txangoak bide zaharrari loturiko hainbat elementu ezagutzeko aukera eskaintzen digu, hala nola, Berokiako gurutzea eta Zubibarriko zubia. Baina altxor kulturaletaz aparte, bideak zeharkatzen dituen paraje natural paregabeak ezagutzeko aukera ere izango dugu. Izan ere, ibilbide honek Aladaiako mendiak zeharkatuko ditu eta Ramsar hezegunea izendatutako Uribarri-Ganboa urtegiaren adarretatik ibiliko da. Azken zatian GR 38arekin - Ardoaren eta arrainaren ibilbidearekin- ere gurutzatuko da, Mariturri izeneko iturriaren ondoan.
Datuak
Ibilbidea
- 29 km
Malda
- 300 m
Iraupena
- 7 h. 15'