Lagunas de laguardia eu - rutasverdes
Eduki publikatzailea

Guardiako aintziraguneko ibilbide berdea
Ibilbidearen deskribapena
Ibilbide honen bidez Guardiako aintziraguneko Biotopo Babestua ezagutzeko aukera izango dugu. Gune hau mundu mailan dago babestuta, RAMSAR Hitzarmenak zehaztutako Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneen Zerrenda barruan baitago. Gunea lau hezegunez osatuta dago; lehenengoa, Prao de la Paul, urmael bat da eta beste hirurak, CarralogroƱo, Musco eta Carravalseca, alegia, urtaroko aintzira naturalak dira. Hezegune hauetan biodibertsitate oparoa aurki dezakegu; batez ere, hegazti migratzaileak, ingurua atseden hartzeko erabiltzen baitute.
Aintzira hauek ezagutzeko, GR 38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideaz eta GR 120 Inaziotar Bideaz baliatuz, luzera desberdineko begiztak osatu ahal ditugu.



DATUAK
Zailtasun txikia Bizikletaz