Eduki publikatzailea

Pipaon-Urizaharra

Ibilbidearen deskribapena

Bidexka Toloño mendilerroko hegaletatik urruntzen da eta Jugalez garaiaren haranean sartzen da pagadi masa trinkoen artean. Urizaharreko Erdi Aroko hiribilduan egingo dugun bisitak etapa honi amaiera emango dio.

Pipaon-Urizaharra
Pipaon-Urizaharra
Pipaon-Urizaharra

0 km.- PIPAON

Hiribildutik aterako gara zuhaixkaz inguratutako nekazal bide batetik, eta laborantza lur lauak zeharkatuko ditugu Urizaharra-Bernedoko errepidera iritsi arte. Bertatik ezkerrera jarraituko dugu, Jugalez ibaiko zubia gurutzatu eta Jugalez ibaiaren korridorera doan eskuineko pistan sartuko gara.

1,81 km.- JUGALEZ IBAIAREN HARANA

Pistak gutxika beherantz egingo du pagadi masa trinkoz inguratutako ibai horren harantxo estu eta itzaltsutik 5 km. baino gehiagotan zehar. Tarte horretan atzean utzi izango ditugu metalezko hainbat ate eta alboko zenbait desbideratze, baina hala ere ez dugu norabidea galdu behar.

7,11 km.- URIZAHARRA-LOZA ERREPIDEA

Pista errepidean amaitzen da eta ezkerrera 100m egin ondoren berriro ere eskuinera egiten du ibilgailuentzako bide batetik. Bide hori ibaiaren ezkerreko ertzetik doa nekazal onibar eta lugorrien artetik, erkametzez betetako ertzen eta ilaren artetik eta elorri triskek kolonizatutako argiguneetan zehar. Tarte zail horren amaieran errepideraino eramaten gaituen pista batera helduko gara. 

8,84 km.- ERREPIDEA

Dagoeneko oso gutxi geratzen da Urizaharrera iristeko; asfaltozko beste tarte bat egingo dugu, eta hilerria pasa ondoren alboko bide bat hartuko dugu. Bertan, metro batzuk aurrera eginda, ezkerrera biratu beharko dugu herrian sartu ahal izateko.

DATUAK 

Zailtasun txikia
Ibilbidea

datos recorrido - 9,9 km 

Malda

datos recorrido - 128,3 m

Iraupena

datos recorrido - 2 h. 20'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Lagran-Pipaon

GR 1 5. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Urizaharra-Berganzo

GR 1 7. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Berganzo-Berantevilla

GR 1 8. etapa

Ikusi gehiago