Ruta Norte del embalse eu - rutasverdes
Eduki publikatzailea
Urtegiaren iparraldeko ibilbidea
Ibilbidearen deskribapena
Iparraldekoa 32 km inguruko ibilbide zirkularra da, Landako Eskualde Parketik abiatzen dena. Uribarri Ganboa urtegiaren ipar aldeari bira ematen dio, Azuako pasabidetik laburbidea bilatuz. Bizikletan egiteko txango paregabea da, baina oinez egin nahi badugu aurretik ondo prestatu beharko dugu, 7 ordutik gorako txangoa bihurtu baitaiteke.
0 km
Iparraldeko ibilbidea Landako herrigunetik abiatzen da. Lehenik atsedengune bezala egokitutako zonaldea zeharkatzen du jarraian Landako Eskualde Parkeko hondartza artifizialetara hurbiltzeko. Ezkerraldean, han goian, ikus daitezkeen mendiek Elgeako mendilerroa osatzen dute. Mendilerro horretan, gailurrak trikuharri eta tumuluekin tartekatzen dira, Aizkorriko mendilerrora bidea erakutsiz. Guk aurrera egingo dugu, belar artean, bidezidor estu batetik, harik eta urtegia inguratzen duen pistarekin topo egin arte. Momentu oro ur-bazterretik doan bide honetatik jarraituz Azuako pasabidera helduko gara, laburbide moduan erabiliko duguna.
13,2 km
Bidean aurrera egingo dugu, eskumako pistatik, harik eta muino baten gainean Langara-Ganboako elizaren kanpandorrea ikusi arte. Herrigunea albo batean utzi eta urtegiaren ertzetik jarraituko dugu. Eskuma aldean Zuhatzako irla ikusi dezakegu. Bertan dago Gazteriaren Foru Erakundeak kudeatzen duen aterpetxea.
16,9 km
Pixkanaka urtegiaren presa ondoan eraikitako pasabiderantz goaz. Baina lehenik ziur aski bizikletatik jaitsiaraziko gaituen aldapa gogor bati aurre egin beharko diogu. A-3002 errepide ondoko pistatik Uribarri-Ganboako herriguneraino joango gara. Vitoria Klub Nautikoa atzean utzita errepidetik urrunduz joango gara. Aurrez aurre, urtegiaren panoramika ederra azaltzen zaizu. Bertan Landako herrigune txikia ikusi dezakegu. Harantz jo beharko dugu, urtegia inguratuz.
DATUAK
Ibilbidea
- 31,8 km
Malda
- 75 m
Iraupena
- 7h 30'
- 3h 30'