Eduki publikatzailea

urtegia

Hegoaldeko ibilbidea: Urtegiko adarretako hezeguneari bira

Ibilbidearen deskribapena

Ibilbideak Ramsar hitzarmenak babestutako hezeguneen artean dagoen Uribarri-Ganboa urtegiaren adarretara eta urtero hegazti migratzaile asko hartzen dituen Mendixur Ornitologia Parkera hurbilduko gaitu.

0 km

Garaioko Eskualde Parkean dagoen informazio etxearen ondotik abiatuko gara. Hau ezkerretara utziz errepidean aurrera egingo dugu, harik eta lehenengo bidegurutzean urtegiaren gainetik doan pasabidearen desbiderapena hartu arte. Mendebalderantz goaz orain. Ezkerrean Mendixur Ornitologia Parkea ikusi dezakegu, urtegiaren hegoaldeko adarretako batean kokatuta. Zonalde hau Ramsar Hitzarmenak babestutako hezeguneen zerrendan azaltzen da, migrazioan hainbat ur-hegaztirentzako atseden hartzeko eta elikatzeko leku garrantzitsua baita.

ruta sur embalse

3,9 km

Pistan aurrera jarraituko dugu harik eta dikera heldu arte. Bertan azaltzen zaigu Orenin irlako ikuspegirik onena. Gaur egun zikoinek eta lertxunek kolonizatutako biodibertsitatearen gordeleku paregabea den irlatxo hau, duela hamarkada batzuk urtegiaren sorrerarekin desagertu ziren herrietako bat izan zen. Atzealdean, aisialdirako leku paregabeak diren Garaioko Eskualde Parkeko hondartzak ikusi ditzakegu. Urtegiko dikea zeharkatu ostean GR 38tik – Ardoaren eta arrainaren bidetik- gertu joango gara. Baina Azuako herrigunera hurbildu heinean bi bideak parean joango dira. Herri honetako elizako aurriek adierazten digute jada gutxi falta dela zirkuitua ixteko. 

9,1 km

Azuako pasabidea zeharkatu eta eskumako pista hartuko dugu, urtegiaren ertzetik aurrera jarraituz. Pixka bat aurrerago ur gaineko beste pasabide bat zeharkatu eta berehala ezkerrera joko dugu, pistan gora, harik eta Muskurio mendixkaren magalean kokaturiko begiratokira heldu arte. Ikuspegiaz gozatu ostean pistatik jarraituko dugu, beti aurrera, errepidera heldu arte. Behin errepidean, ezkerrera jotzen badugu Garaiora helduko gara, ibilbidearen amaiera puntura.

DATUAK

Zailtasun txikia Bizikletaz
Ibilbidea

recorrido  - 12,8 km

Malda

recorrido - 25 m

Iraupena

recorrido  -  2h 30'

recorrido  - 1h 30'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Uribarri-Ganboa urtegiko bira osoa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Urtegiaren iparraldeko ibilbidea

Ikusi gehiago