Vitoria-Gasteiz - Túnel de Laminoria - rutasverdes
Eduki publikatzailea
Laminoriako tunela
Ibilbidearen deskribapena
Arabako Lautadaren ekialdea zeharkatuz, Vasco-Navarroko etapa honek Estibalizko Andra Mariaren santutegira hurbiltzeko aukera eskaintzen digu, eskualdeko begiratoki bikainera.
XIX. mendean, bide estuko trenbide bat eraiki nahi izan zuten Bilbo eta Gasteiz Durangorekin lotzeko. Juan José eta Joaquín Herrán izan ziren proiektuaren sustatzaileak. Egitasmoak zailtasun handiak izan zituen aurrera egiteko, baina azkenean gauzatu zen, bi tartetan: Gasteiztik Mekoaldera (1919) eta Arabako hiriburutik Lizarrara (1927). 1967an trenbidea erabiltzeari utzi zioten, eta orduz geroztik azpiegituraren zatirik handiena eraitsi egin dute eta ibilbidea pasealeku bihurtu dute, jendearen gozamenerako.
Km 0.- VITORIA-GASTEIZ
Vasco-Navarro ibilbide berdearen tarte honetara heltzeko Oreitiasoloko industrialdera hurbilduko gara, Gasteizko HEra. Heraclio Fournier kalean bukatzen da bidegorria. Bidetik jarraituko dugu eta errepidea pasabide berritik zeharkatuko dugu, Olaranbeko kirol-instalazioekin lotzeko. Ezkerraldera joko dugu eta berehala ibilbide berdearen panelarekin topo egingo dugu.
Km 3,2.- OTAZUKO GELTOKIA
Ibilbideak Arabako hiriburuko zalaparta atzean utzi eta Lautadako landa-giroan murgiltzen da, leunki gorantz doan eta interpretazio panelez hornituta dagoen bide batetik. Otazu, Aberasturi eta Andollu herriguneetan, aterpetxe edo etxebizitza pribatu bihurtutako geltoki zaharrak aurkituko ditugu, eta ondoren GR 38arekin egingo dugu topo, alegia, Ardoaren eta arrainaren ibilbidearekin. Puntu honetatik abiatzen da 1951. urtean Estibalizko monje beneditarrek eskatuta eraiki zuten trenbidearen adarra, Donejakue bidea gurutzatuz Andra Mariaren santutegiraino heltzen dena.
Km 8.- ANDOLLUKO GELTOKIA
Uribarri-Jauregirantz jarraituko dugu, Trokoniz atzean utzi eta Gasteizko Mendi Garaien ikuspegiaz gozatzen dugun bitartean. Jarraian Erentxunera hurbilduko gaituen tunela zeharkatuko dugu. Handik gutxira, Gaunatik oso gertu oraingoan, ibilbidea baltsa batzuen parean doa GR 25arekin -Arabako Lautadaren Birarekin- batera. Rotaldeko transformadore-azpiestazioa izan zena pasatu eta gero aldapa gogorrago bat igoz Laminoriako tunelerantz abiatzen gara, ibilbidea amaitutzat emanik.
Km 19,3.- LAMINORIAKO TUNELA
Orain bi aukera ditugu, atzera joan eta bide beretik Vitoria-Gasteizera itzuli edo Maezturantz igotzen den desbiderapena hartu, gero Gereñuko mendatetik Lizarraraino heltzeko.
DATUAK
Ibilbidea
- 19,3 km
Malda
- 200 m (+50m)
Iraupena
- 4h.
- 2h.