IB. Urtegia - rutasverdes
Uribarri-Ganboa urtegiko bira osoa
Uribarri-Ganboa urtegiko bira osoa
Ibilbidearen deskribapena
Uribarri-Ganboa urtegiaren perimetroa inguratuz, ibilbide honek Mendixur ornitologia parkera eta Landa eta Garaio Eskualde Parkeetan dauden Araba barreneko hondartzetara hurbilduko gaitu, bata eta bestea aisia eta atsedenerako leku paregabeak.
URPEKO BAILARA
Antzina, Ganboa harana zegoen Uribarri- Ganboa urtegiko uren azpian, Arabako erdialdeko komunikaziorako leku estrategikoa. Bilbo Handiko industria energia elektrikoz hornitzeko asmoz, gaur egun ikusten dugun urtegia eraikitzen hasi ziren joan den mendeko 40ko hamarkadan. 1956an inauguratu zuten.
Obra handi harekin lur asko urpean geratu ziren, desjabetuak izan zirenak, eta bertako jendeak bere sustraiei eta bizimoduari agur esan eta beste leku batera emigratu behar izan zuen.
Gaur egun, Zadorrako sistemako urtegiek (Albina, Urrunaga eta Uribarri-Ganboa) ematen diete ura Euskadiko biztanleen erdiari, eta balio ekologiko handiko ingurune naturalizatu bihurtu dira. Aisialdirako eta entretenimendurako ere erabiltzen da ingurune hori.
DATUAK
Ibilbidea
- 43,6 km
Malda
- 100 m
Iraupena
- 9h. 30'
- 5h.