Eduki publikatzailea

2. etapa: Antoñana-Durruma Kanpezu

Ibilbidearen deskribapena

GR 1ak Antoñanako hiribildu historikoa uzten du Soila, Muela eta Peña del Santo mendioinetarantz bideratzeko. Bertan Bujanda eta Durruma Kanpezu daude. Bidea Izkiko Parke Naturaleko harizti eta pagadietatik sartzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Iberiar penintsulan hobekien kontserbatutako ameztietako bat du Izkiko Parke Naturalak.

Antoñana-Durruma Kanpezu
Antoñana-Durruma Kanpezu
Antoñana-Durruma Kanpezu

0 km.- ANTOÑANA

N-132 errepidea gurutzatu eta Vasco-Navarroko geltokitik atera Bujandarako tokiko errepidetik. Metro gutxitan, eskuinaldean, Korresera doan bide zaharra hartu, haran baterantz igotzen dena. Bideak bat egiten du larratze bidearekin eta PR-A 60arekin.

0,65 km.- ZENTRALAREN KANALA

Larratze bidea eta PR-A-60 bidea atzean utzi ondoren, Antoñanako zentral elektrikoaren kanalera helduko gara. Kanalaren zortasunetik zuzen jarraituko dugu, errepidea hainbatetan gurutzatuko dugu eta urmael bat inguratuko dugu.

4,42 km.- KANALA UZTEA

Kanalaren bidea utziko dugu eta Bujandako errotarantz jaitsiko gara, errepidearen albotik. Herrira doan adar asfaltatua hartuko dugu. 

4,86 km.- BUJANDA

Etxe blasonatu baten albotik eta Jasokundearen Ama Birjinaren elizaren ondotik pasako gara. Iturri-askara helduko gara eta herritik aterako gara La Fuente kalearen amaieran dagoen bide belartsutik.

5,50 km.- ERREPIDEA

Errepidera hurbilduko gara eta bertatik ibiliko gara 200 metrotan gutxi gorabehera, erkamezti eta pagadi polit batean sartzen den errotarien bidea berriro ere hartu aurretik.

6,55 km.- PISTEN GURUTZEA

Basoko pista batera atera ondoren, bidegurutze batera helduko gara. Zuhaitz handien artetik doan bide batetik aurrera egingo dugu Zabala gainera heldu arte, betiere errepidera atera gabe. 

7,34 km.- ZABALA GAINA

Errepidea gurutzatuko dugu eta herriko lehen etxeen alboan amaitzen den nekazal bidearekin bat egingo dugu.

DATUAK 

Zailtasun txikia
Ibilbidea

datos recorrido - 8,7 km 

Malda

datos recorrido - 362,9 m

Iraupena

datos recorrido - 2 h. 40'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Santikurutze Kanpezu-Antoñana

GR 1 1. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Santikurutze Kanpezu-Bernedo

GR 1 1-3 etapetarako beste aukera bat

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Santikurutze Kanpezu-Bernedo

GR 1 3. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Bernedo-Lagran

GR 1 4. etapa

Ikusi gehiago