GR282 etapa5 Izarra- Villalba de Losa eu - rutasverdes
Eduki publikatzailea

Izarra- Villalba de Losa
Ibilbidearen deskribapena
Nerbioi ibaiaren jauzira iritsiko gara Arrastari ibarraren gaineko pendiz karstiko ikaragarria inguratuta. Ondoren, Santiago mendiko monumentu naturala zeharkatuko dugu, eta hortik Lausa haranera jaitsiko gara, arte oker eta larre urriren artean.
0. km. IZARRA.
Etapa Izarrako herrigunetik abiatzen da, Alto del Corralera (842 m)doan bidea hartuta. Bidea, arian-arian, naturalizatuz doa pago eta elorri zuriko basoa utzita. Bide horretatik aurrera eginda goialdeko larreetara helduko gara.



8,5. km. IBAIZABAL IBAIAREN JAUZIA
Gillarte eta Gibijo mendilerroen artean sortzen diren Iturrigutxi, Ajiturri eta Urita errekek bat eginda, bortizki amiltzen dira Arabaren eta Burgosen arteko mugan dagoen pendizera iritsitakoan. Gune horretan, ibaiak jauzi ikusgarria egiten du, 220 metro behera, eta Delikako arroilaren sakonean galtzen da.
9,1. km. OTSO ZULOA
Santiago mendian barneratzen den bide zaharrak agerian utziko digu herri-arkitekturaren antzinako lekuko hori. Mendeetan otsoak uxaldian harrapatzeko erabilia, gaur egun zaharberritua eta girotua, oraindik ere bizirik irauten duen otsoen eta artzainen arteko gatazka zahar eta errotuaren lekuko da.
13,8. km. PARKETXEA
Hegoaldean dagoen pagadia saihestuta, egoera onean dagoen pista batek Santiago mendiko parketxera eramango gaitu. Etxeak jendearentzako arreta-gunea, informazio-gunea eta interpretazio zentroa dauzka Lagrerizko monasterioaren aurrien ondoan.
20,4. km. BERBERANA
Bidezidorrak larre etxeetan barrena egiten du behera. Larre horietan maiz azaleratzen da kareharrizko harkaitza. Bideak arte okerren artean egiten du behera Lausa haranerantz, Berberanara iritsi arte. Bertan Sanchez Belascotarren dorreak (XV. mendea) herri osoa du ikusmenean.
24,8. km. VILLALBA DE LOSA
Berberana eta Murita herriak utzita, nekazaritza-pista batek egiten du aurrera bertan behera utzitako labore-lur zabalen artean Villalba de Losara iritsi arte. Bertan XV. mendeko gaztelu baten hondarrak ikus daitezke. Villalba de Losan bukatuko dugu etapa.
DATUAK
Ibilbidea
Malda
- 781 m.
Iraupena
- 7h 47'
Beste ibilbide batzuk


