Nerbioiko parke naturala - rutasverdes
Eduki publikatzailea

Nerbioiko parke linealeko bide berdea
Ibilbidearen deskribapena
Nerbioiko parke lineala asmo handiko proiektua da, eta horri esker haraneko gerriko industrialean orain badago inguruko natura ikusgarriarekin bat egiteko beste leku bat. Oinez edo bizikletaz gozatzeko berreskuratu den Nerbioi ibaiaren korridore honek Aiarako haranaren bihotzean murgiltzen gaitu. 8 kilometro pasatxo dituen ibilbide honetan, Laudio, Aiara eta Amurrio herriak ezagutuko ditugu. Inguruetan, nahitaez ikusi beharko zenituzke Gorobel mendilerroa, Delikako arroila eta MaroƱoko urtegia bezalako altxor naturalak, baita Arabako ondarearen beste harribitxietako batzuk ere, hala nola, Kexaako monumentu multzoa, Arteko Andra Mariaren santutegia edo Artziniegako hiribildu noblea.
Ibaiaren alde batetik bestera igarotzeko pasabide ikusgarriak dira, zalantzarik gabe, Nerbioi ibaiaren ertzak eta ubidea berreskuratzeko egin den prozesu biziaren ikurretako bat. Hiru pasabide aurkituko dituzu Gardea eta Luiaondo batzen dituen zatian; bi metaliko Luiaondo eta Markijana artean, eta beste bi pasabide udalerri horren eta Salbioko geraleku amurriarraren artean.
Gure abialekua Gurutze Santuaren parrokia da, Laudioko Gardea auzoan. Pare-parean Nerbioi ibaia gurutzatuko dugu Gardeako zubitik eta eskuinera bira egingo dugu, ibaiertzetik doan bizikleta bidea hartzeko.


1 km
Ibaia metalezko lehenengo pasabide gorritik gurutzatu eta norabide berean jarraituko dugu beste ibaiertzetik. Hurrengo kilometroetan zenbait bider ibiliko zara ibaiaren alde batera eta bestera.
3,7 km
Luiaondon (Aiara) sartuta, ibaia gurutzatuko dugu berriz beste pasabide gorri batetik, eta herriko etxeetara hurbilduko gara. Etxe artean ibiliko gara eta Zubibarri zubia igaroko dugu, gure bidea ibiliz Luiandoko geralekuraino.
6 km
Pasabide handi batera iritsiko gara. Zeharkatu egingo dugu, ibaiaren beste ertzera iristeko.
8 km
Salbioko geralekura heldu gara.
10 km.
Olako auzora heldu gara. Ibilbidearen amaiera.